2009/12/03

PETER BEHRENS-EN INGURUKO KLASEA



Klase ona eta agian besteak baino konkretuagoa. Gure eraikin motara gehiago hurbiltzen dena eta erlazio gehiago duena. Hala ere Industrializazio modernoago bat erakusteko eredu oso ona da Behrens-en arkitektura, klasikotasun industrialetik, modernotasun industrialera hasten den aldaketa irudikatzen duelako. 

SACEM PROIEKTUAREN AURRENTREGA


F. LL. WRIGHT EN INGURUKO KLASEA



Frank Lloyd Wright arkitekto oso handia izan zela bere garaian guztiok dakigu, baina oraindik ere oso handia dela esan dezakegu. Klase interesgarria izan da nahiz eta ikusitako gauzei errepaso bat besterik ez izatea. Hala eta guztiz ere  Bilboko Gugenheim museoko esposaketan askoz hobeto ikusi daiteke bere obra, merezi duela uste dut eta guztioi bisitatxo bat egitea gomendatzen dizuet, batez ere klasearen jarraipen bat bezala izateko. 

INDUSTRIALIZAZIOAREN INGURUKO KLASEA


Industrializazioaren klasea interesgarria izan zela uste dut, nahiz eta historiako klase bat izan arren. hala eta guztiz eraikuntza industrializatuen garapena ulertzeko beharrezkoa da hauen histoaria jakitea. Proiektu konkretu honetarako ez dakit oso baliagarria izan den klase hau baina kulturalki ezagutu baharreko gai bat da, batez ere gure inguruan industrializazioak izan duen garrantziagatik eraikuntza motetan.